LEHEN HEZKUNTZA (6-12 urte)
Konpetentzietan oinarrituta egiten dugu lan. Jakitearen paradigmatik egitearen eta erabiltzearen paradigmetara egin dugu saltoa. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea bakarrik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik.
​
Haurraren alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izaten ditugu kontuan Ikastolan: pentsatzen eta ikasten erakusten diegu, elkarrekin egiten, norbera izaten, eta ekiten nahiz egiten ikasten dugu. Gaztetxoak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen ditugu, aitzinera egiteko gaitasuna lortuz.
Lehen Hezkuntzako azken zikloan, Ikastolek berariaz sortu eta garatutako EKI proiektuarekin egiten dugu lan. Proiektu berritzailea da EKI, konpetentzietan oinarritua eta integrazioaren bitartez, Euskal Curriculuma garatzen duen proiektu berritzailea.
Aipatu baita ere, konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatu dela. IKTak hezkuntzaren zirbitzura jarri eta, haien bitartez, onura pedagogikoak indartu dira.
​
Horretaz gain, Ikastolan, behar berezi edota jakinak dituzten ikasleentzat programa eta egitasmoak martxan daude.
Ikasgelak atari zabalean
Ikastola inguru berdean, mendialdean, egoteak, konpetentziak ikasgelatik kanpo ere lantzen laguntzen digu.
PROIEKTUAK
KIMU
Lehen Hezkuntzako lehen ziklora bideratuta dago KIMU proiektua. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza, eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.
​
Hiru proposamen didaktikotan egituratu da: Erronka, Euskara eta Literatura eta Matematika.
Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko. Proposamen bakoitzak, halaber, malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.
EKI
Euskal Curriculuma: Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko.
​
Konpetentzietan oinarritua: Ikaslearen irteera-profila EKI Proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten trebatu behar du. Hau da, edozein bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.
​
Integrazioaren pedagogiaz: Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzea. Egoera erreal baten aitzinean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.