NOLAKO IKASLEAK HEZI NAHI DITUGU? 
 

Euskaldun konprometituak: Euskara, gure euskalkia, euskal kultura eta gizartearekiko konprometitua direnak, Ikastolan, herrian eta gizarte mugimenduetan, auzolanean parte hartuz munduko euskal herritarrak izanen direnak. 

Baloreak dituztenak: Beren burua eta bertzeekiko errespetua eta enpatia duten ikasle arduratsu eta konprometituak, elkarlanean, taldea lanean eta bertzeak laguntzen arituz, emozioak identifikatu, bizi eta adierazteko gaitasuna dutenak.

 

Elkarlanean aritzen dakitenak: Ikaskideen artean elkarlanean aritzen direnak, norberaren ardurak beteaz eta bertze kideekiko enpatikoak eta laguntzaileak izanez, elkarrekin ezagutza berriak eraikitzen dituztenak. 

Ekintzaileak eta erabaki hartzaile kritikoak: Modu autonomoan, ziurtasunez, konfiantzaz eta askatasunean erabakiak hartzen dituztenak, kritiko, konpetente eta gogoetatsua izanez, ideia berrietara irekita egonez, motibatuz eta jakin mina elikatuz, bizitzan zehar etengabe ikasteko eta erronka pertsonalei zein kolektiboei aurre egiteko gai direnak. 

Sortzaileak: Lan artistikoak ekoiziz eta egoerei sormenez erantzunez eta sorkuntzan trebatzeko baliabideak emanez, sormenezko pertsonak izatea. 

Gizartearen aurrerapausoetara egokitzen direnak: Gizarteko arlo ezberdinetako aurrerakuntzak (zientifiko-teknologiko, sozialak, kulturalak,...) ezagutzen dituztenak, hausnarketa kritikoa eginez, hauek egoki erabiltzeko eta gizarteko aurrerakuntzei egokitzeko gaitasuna dutenak. 

Inguruarekin konprometituak: Ingurune fisiko, soziala eta kulturala ezagutu, bizitu, errespetatu, kontserbatu eta aberasten dakitenak, aktiboki parte hartuz, hurbiletik munduari zabaltzeko. 

Euskaldun eleanitzak Egoerak eskatzen dituen hizkuntzak eraginkorki erabiltzen dituztenak, ahoz, idatziz edota digitalki ulertuz eta adieraziz, bertzeekin elkar eragiteko eta jakintzak partekatzeko. 

Osasuntsuak Osasunaren ikuspegi integrala dutenak, ohitura osasungarriak landuz, fisikoak zein psikikoak, pertsona orekatuak izateko ohiturak gartu dituztenak.

Captura de pantalla 2021-12-18 a las 22.45.12.png