PROIEKTUAK
Eleanitz
1990an sortutako Ikastolen proiektua propioa da ELEANITZ. Europan bizitzeko eta bertan integratzeko, euskaraz aparte, euskaldunok beste europar hizkuntzak menderatzea beharrezkoa zela ikusi zen Ikastolen Elkartetik eta bertatik, Gaztelera, Ingelesa eta Frantsea bultzatu eta Ikastolen Elkartea osatzen duten Ikastoletako ikasleek bertze herrialdeetan zehar autonomiaz mugitzeko helburuaz jarri zen proiektua abian. Hizkuntzen arreta goiztiarra erabiltzen dugu horretarako.
KiVa
KIVA ikerketan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua, Finlandiako hezkuntza eta Kultura Ministerioaren finantzaketaz. Kiva-ren eraginkortasuna frogatuta geratu da eskala handiko ausazko proba kontrolatu batean.
Crea
Denak sortzen gara sormen-ahalmen izugarriarekin, hura zaindu eta indartu bertzerik ez da egin behar. CREA programak, arazoak konpontzeko planteamendu sortzailea lantzen du.
Txac planet
Programazio-lengoaietan eta ikaskuntza-tekniketan oinarritzen diren dinamika gamifikatuen eta adimen artifizialeko ereduen bidez, TXAC ekosistemak haurrak, gazteak eta helduak trebatzen eta orientatzen ditu pentsamendu konputazionala garatzeko bidean.
Puse
Matematikako hezkuntza bisualerako programa da. Proiektua Poly-Universe jokoan oinarritzen da. János Szász Saxon hungariar artista ezagunak sortutako jokoa da. Poly-Universeren balio berritzailea, bere forma geometrikoen eta koloreen konbinazio-sisteman eta proportzioan oinarritua dago.
Ikaslearen motibazioaren bidez bi arlo (matematika eta artea) horietako harremanak eta edukiak ikusaraztea du helburu, ikasleen ikaskuntza ahalbidetuz.
Buka
Joko eta ariketa ludikoen bidez buruzko kalkuluan trebetasuna areagotzeko proiektua.
POSitivitiES
Ikastolan ikasleen ongizatea helburu esplizitu gisa ulertzen dugu, eta hori sustatzeko jarduerak planifikatu eta gauzatzen ditugu. Ikasleak motibatzeko eta bizitza ikuspegi positiboz ikusteko jarduera eta teknikak lantzen dira.
Juul kanpaina
Jull kanpaina Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da. Kanpaina burutzen da ikastoletako haur eta gazteek liburu gogokoena eta ilustratzaile nahiagotuena hautatzen dutelarik.