top of page
LABIAGA IKASTOLAREN HISTORIA
1970-ko hamarkadaren hasieran, Lesaka eta Berako gazte batzuk, kostata izan bazen ere, zenbait guraso konbentzitu egin zituzten ikastola proiektu berri bat abian jartzeko.
1974. urtean, hogei haur inguru bildu ziren lehen eskolak jasotzeko. Haietako hemezortzik bukatu zuten ikasturtea. Lehenengo irakaslea, hamazazpi urteko Pili Gartxitorena izan zen. Denok dute gogoan gaur egun hain maitatua zen "andereño Pili". Hasiera hartan Herriko Etxeko "geletan" zegoen ikastola, baina toki aski ez zegoenez apaizari Lagun-etxea alokatu zitzaion. Beranduago (80-81), orduko eskola nazionalaren egoitza zaharrera sartzeko baimena lortu zen, nahiz eta eraikina hagitz baldintza kaskarrean zegoen (Altzate kalean). Horretaz gain diru laguntzak eskasak ziren, eta gainera, presioak jasotzen ziren ikastola legeztatu gabe zegoelako.
1983. urtean, Bera herriari iritsi zitzaion hirugarren Nafarroa Oinez-a ospatzeko aukera eta ardura. Arrakastatsua izan zen oso: hamabortz mila lagun inguru bildu ziren. Bertzeak bertze, lehenengo aldiz Nafarroa Oinezerako abesti ofiziala gauzatu zen. Lortutako diruari esker eta udaletxearen laguntzaz, erortzear zegoen Altzate kaleko eraikina erabat moldatu zen.
1984: OHO-ko zortzi mailentzat baimen administratiboa lortu zen. Handik aitzinera ikasle kopurua etengabe handitzen joan da (oro har, 250).
1994: Aitzineko Nafarroa Oinezaren egun berean (irailaren 18a), Berako bigarren Oinez besta ospatu zen. Helburua, Eztegara pasealekuko haur hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako eraikin berria egiteko laguntza lortzea zen, aldi berean Altzateko egoitza DBHrako hustuz.
1995-96 ikastutean DBH-ko lehenengo zikloa ezarri zen Labiagan, OHO sistema definitiboki desagertzen zelarik Nafarroan. Labiaga ikastolak etapa honen legeztapenerako jarri zitzaizkion eta oraindik jartzen zaizkion traba mordoekin eta lotsagarriekin topo egin zuen.
2000: HH eta LH-ko etapak kontzertatuak badaude ere, oraindik ez du DBH-rako baimen administratiborik eta, halaber, ez du Nafarroako Hezkuntza Departamentutik diru laguntzarik jasotzen DBHko ikasle horientzat.
2007: DBH-rako baimen administratiboa lortzen da baina ez etapa guztirako. 1. eta 2. mailak baimentzearen truke 3. eta 4. maileri uko egin behar dio ikastolak
Gaur egun: Ikastolako hezkuntza proiektua eta zerbitzuak aitzina doaz sendotzen eta zabaltzen... gotti gotti bideosoan!!!
bottom of page