HAUR HEZKUNTZA (3-6 urte)
Zimendu sendoak, aitzinera egiteko.
Haurraren garapenean, lehen urteak garrantzitsuenak dira.
​
Labiaga ikastolak, hiru urtetik aitzinerako hezkuntza proiektua eskaintzen du. Ikaslearen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta lan egiten dugu. Haurrak senetik eta erritmotik abiatuta aritzen gara. Haurra bera da bere bizitzako protagonista, gu bere bidelagun gara. Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia abiapuntu, bertze zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurra proiektu eta prozesuaren erdigunean jartzea dugu xede.
​
Haurra gaitasunez betetako pertsona dela eta ikasteko berezko gaitasuna duela sinetsita, behatzeko eta lan egiteko modu berritzaileak jorratzen ari gara.
​
Profesionalen formazio jarraiaz gain, espazioak ere erronka horri erantzuteko prestatuta daude. Zirkulazio librerako, harremanak garatzeko, autonomia lantzeko, senak dioena garatu ahal izateko... erabat berritu edota egokituta daude ikastolako espazioak. Aurrerapausu hau ematen lehenbizikoak izan gara herrian.
Jolasa da bertze zimendu garrantzitsu bat. Haurrak airea bezainbertze bahar du jolasa, bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. Jolasaren eta esperimentazioaren bitartez norberaren erritmoak errespetatzea lortzen da; autonomia, talde-lana eta harremanak aberasten dira, eta, guztiaren gainetik haurrak bizitzan aitzinera egiteko beharrezkoa izanen duen konfiantza garatuko du.
​
Haur Hezkuntzan sarrera ordu malgua eskaintzen dugu, haurraren zein familiaren erritmoak eta beharrak errespetatu ahal izateko.
PROIEKTUAK
KUKU!
Adimen emozionala eta soziala lantzeko programa ezarri dugu. Haurraren oinarrizko emozioak identifikatzea eta erregulatzea helburuarekin, sentitzen duena hitzez adierazteko hiztegia eta bideak ematen dizkiogu. Horrez gain, bertzeen emozioak identifikatzea eta ulertzeak trebetasun sozioemozionalen garapenean lagunduko dio. Horretarako komunikazio-gaitasuna lantzea eguneroko bizitzaren, elkarrizketen, egoeren eta literaturaren bidez sustatzen dugu.
ERRAI
Labiaga Ikastolako Haur Hezkuntzako etapan, Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen gara.
Pedagogia berritzailea da eta irakaslearen ohiko egitekoa eraldatzean da: ikaslearen bidelagun izanez, haren gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen lagunduko diegu. Haurra bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitzea da gure helburu nagusiena. Segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutzeko gogoa, eta ondorioz jakintza, handituko dituelako. Labiaga ikastolan interakzioa bultzatuz lan egiten dugu, ttikiak handiak imitatuz ikasko du; handiek berriz berain laguntza eta jakituria eskainiko diete ttikienei.