BIGARREN HEZKUNTZA (12-14 urte)
DBHn arlo kurrikularraren garrantzia ezagutu eta sakontzen dugu. Konpetentzietan oinarrituta lan egiten jarraitzen dugu, gazteak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen ditugu, aitzinera egiten ikasteko.
Horretarako, EKI proiektu berritzailean oinarritzen dugu gure lana. Ikastolek berariaz sortu eta garatutako proiektua da EKI, konpetentzietan oinarritua eta integrazioaren bitartez Euskal Curriculuma garatzen duena.
Badira urte batzuk, EKIrekin lan egiten dugula.
Emaitzak onak dira eta proietua Ikastolara egokitzen dihardugu orain, proiektua gure behar eta nahietara egokitzen.
Aipatu baita ere, konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatu dela. IKTak hezkuntzaren zerbitzura jarri eta, haien bitartez, onura pedagogikoak indartu dira. Hori gauzatu ahal izateko, bertzeak bertze, ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa du eta harekin egiten du lan ikasgelan. Horrez gain, Ikastola inguru berdean, mendialdean, egoteak konpetentziak ikasgelatik kanpo ere lantzen laguntzen digu.
​
Ikasgela inklusiboak, aniztasunaren mesedetan
Behar jakinak dituzten ikasleei laguntzeko baliabideak dira pedagogiaren zutabe garrantzitsuenetako bat. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, behar jakinak edota bereziak dituzten ikasleak hobe artatzeko aukera eta baliabideak ematen ditu Ikastolak.
​
​
​
EBALUAKETAK
Ebaluaketen egutegia
EKI
Euskal Curriculuma: Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko.
​
Konpetentzietan oinarritua: Ikaslearen irteera-profila EKI Proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten trebatu behar du. Hau da, edozein bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.
​
Integrazioaren pedagogiaz: Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzea. Egoera erreal baten aitzinean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.