Posts Are Coming Soon
Stay tuned...
Labiaga Ikastolako Areto Nagusian, Christiane Giraud artista lapurtarraren burdinazko eta zurezko eskulturak ikusgai paratuko dituzte. Erakusketa martxoaren 21a bitarte egonen da zabalik larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Christiane Giraud
Lapurtarrak bere sorkuntzari bizi guztia eskaintzen dio. Baionan, oraindik haurra zelarik, Arte Eskolako Fréderic Dupuy maisuaren eskutik bokazio hori sortu zitzaion.
Lucien Etxezaharretaren, Maiatz argitaletxearen koordinatzailea, hitzetan proiektu honetan «zuraren beroa eta burdinaren hoztasuna» elkartzen ditu Christiane Giraud artistak
Covid-19a dela eta erakusgelan aldiberean sartzeko gehienezko jende kopurua ezarri da eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.