XALDUNKORTIN
Azken asteotan argitara eman den haur ttikienentzako online material berriari buruz informazioa Xaldunkortin webgunean.
2014an Euskokultur Fundazioak, Labrit Multimediak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean Xaldun Kortin liburua, CDa eta DVDa argitaratu zituzten, 5 urte bitarteko haurren familiei etxean euskaraz aritzeko baliabideak eskaintzeko helburuarekin, eta horretarako gure herrietako ahozko tradiziotik jasotako ipuinak, jolasak, formulak, kantuak... emanez. Material hori bera webguneratu du orain Hezkuntza Departamentuak.

MATTIN ETA KATTALIN
Nafarroako Gobernuko Euskarabideak argitaratu duen telesaioa da, 6 urte arteko haurrei zuzendua. Bost atal daude ikusgai eta bakoitzak 10 minutu irauten du. Bertan kantu, jolas, formula, ipuin edota asmakizunak ikusten ahal dira.

ERA
Nafarroako euskara zerbitzuek kudeatzen duten era.eus webguneko baliabideen atala berritua dago.
https://eranafarroa.eus/baliabideak/
